Habanera

Sebastian Iradier arabar musikagileak konposatutako La Paloma habanera abestia entzungai.

Habanera, XIX. mendearen erdialdean eta Kuban jatorria duen musika mota bat da. Erritmo geldoa eta konpas laukoitza ditu. Arrantzale eta itsasbidaiekin lotua dago.

Euskal Herrian abesbatzen giroan ospe handia duen generoa da, gehienbat kostaldean eta bereziki Bilbo, Portugalete eta Getxo inguruan.


© MMXXIII Rich X Search. We shall prevail. All rights reserved. Rich X Search